Erantzulea | Lakari Koop. Elk. Txikia (IFZ: F75134593) |
Helburuak |
Lakari Koop. Elk. Txikiaren produktu eta zerbitzuak ezagutaraztea, eskeintzea eta kudeatzea, baita online kontratatzeko aukera ematea ere.
Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.<> Lakari Koop. Elk. Txikia-en jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea. Gure jarduerei buruzko informazioa bidaltzea. Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea. |
Legitimizazioa |
Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Lakari Koop. Elk. Txikia-en legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak |
Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik |
Eskubideak |
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Araba Kalea, 33, 20800 Zarautz (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: info@lakari.eus edo 943133694 telefono zenbakian |
“Tratamenduaren Erantzulea” Lakari Koop. Elk. Txikia da, aurrerantzean “Lakari” edo “enpresa”.
Lakari-ek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
Lakariren webgune ofizialak www.lakari.eus eta www.jaki.lakari.eus dira eta enpresak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Lakari Koop. Elk. Txikiarren webgune ofizialei, aplikazioei (APP) eta enpresaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Lakari-en webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Lakari-en tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Lakari-en webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
a. Lakariren produktu eta zerbitzuak ezagutaraztea, eskeintzea eta kudeatzea, baita egiteko eta online kontratatzeko aukera ematea ere.
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Gure jarduera buruzko informazioa bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
Lakari erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Lakariko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
Lakarik ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Lakarik erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Lakarik ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
Zenbait jarduera adin-txikikoei zuzenduta egon daitezte. Kasu hauetan Lakarik adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen kokunikaziorako.
Lakarik, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:
http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063,
baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/
Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, info@lakari.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.
Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonos, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.
Lakarik gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.
Lakarik gomendatzen du pasahitza aldatzea eremu pribatuetara lehen aldiz sartzean; horrela, erabiltzaileak erraz gogoratzeko moduko gakoa erabiliko du beretzat, eta zaila izango da ondorioztatzea baimendu gabeko hirugarren batentzat.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneako eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.
Gakoaz ahaztuz gero, erabiltzaileak Lakari jakinaren gainean jarri beharko du, eta hura arduratuko da gako berri bat bidaltzeaz. Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Lakariri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.
Lakarik eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, Lakarirekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.
Lakarik webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Lakariri bereriazko baimena ematen diozu zure datuak enpresaren tratamedu sisteman gordetzeko.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Lakarik hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Lakarik ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Lakarirekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Lakariren menpe.
Lakarik Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Lakariren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Lakarik erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Lakariri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Lakarik sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Lakariren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Lakari-ek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Lakarik ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Lakarik alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Lakarik Facebook, Twittter, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Lakarik beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Lakarik edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Lakarik zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Lakariren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
Lakarik, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Lakariren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943133694 telefono zenbakia edo info@lakari.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Araba kalea, 33, 20800 Zarautz (Gipuzkoa), telefonoa: 943133694 edo, bestela, info@lakari.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Lakarik beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Lakarik aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Lakarik gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Lakari eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Lakari eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Lakari-ek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
Laguntzailea
ARABA KALEA 33,
20800 – ZARAUTZ
943 13 36 94
jaki@lakari.eus