Elikadura osasungarria zure neurrira eta zentzuz antolatzeko zerbitzua da Jaki. Asteko menu, plater orekatu eta errazioak nola antolatu behar diren argitzen lagunduko dizugu.
Egin lekua zure egunerokoan elikadura osasungarria antolatzeari eta sortu itzazu elikadura-ohitura eta errutina egokiak!
Elikadura osasungarria, jasangarria eta kontzientea lantzeko Jaki aholkularitza eta tresna eskaintzen dizkizugu.
Aholkularitza pertsonalizatua: Online saio baten bidez zure elikadura-ohituren eta beharren araberako elikadura plangintza osatzen lagunduko dizugu. Bertan, elikagai-taldeak zein diren eta otordu osasungarriak antolatzeko gakoak zein diren azalduko dizugu.
Jaki tresna: Ondoren Jaki tresna digitalaren bidez, zure menu eta errezetak ikusi eta kontsultatu ahal izango dituzu, uneoro, urteroko harpidetza baten bidez.
> Bi astetarako menua > Errezetak > Menu berriak sortzeko aukera > Elikadura osasungarriari loturiko informazioa hilero > Elikadura osasungarriaren oinarrien inguruko bideoak
Produktuak modu soltean ere erosi ditzakezu:
Zure elikadura beharrak aintzat hartuta, asteko menu orekatuak eta horiei dagozkien errezetak sasoiko produktuekin osatuta eta prezioz duinak prestatuko dizkizugu. Erosketarako eta sukalderako gakoak ere ez dira faltako.
* edo 80 € urtean.
Zerbitzu honen bidez, egunero, zure eskura izango duzu astero zure menua antolatu eta errezetak kontsultatzeko tresna praktikoa.
> Bi astetarako menua > Errezetak > Menu berriak sortzeko aukera > Elikadura osasungarriari loturiko informazioa hilero > Elikadura osasungarriaren oinarrien inguruko bideoak
Dakizunez, Jaki elikadura osasungarrian oinarritzen da eta, gainera, zure asteko elikaduraren antolaketa errazteko helburua ere badu.
Planifikazio panela eta fitxak jaitsi ditzakezu zure egunerokoan elikadura osasungarria antolatzen hasteko. Jolas modura ere erabil dezakezu etxeko haurrekin edo eskolan!
Jaki tresna digitala askotariko kolektiboentzat (taldeak, enpresak, jantoki kolektiboak, eskola-jantokiak...) egokitu daiteke. Honen bidez asteko menu osasungarri modu errazean prestatu daitezke eta erosketa planifikatu.
Laguntzailea
ARABA KALEA 33,
20800 – ZARAUTZ
943 13 36 94
jaki@lakari.eus