Kontratazio Baldintza Orokor hauek Lakari Koop. Elk. Txikia (aurrerantzean “Lakari”) interneteko domeinuen titularra den www.lakari.eus eta www.jaki.lakari.eus webguneen (aurrerantzean biak, “webgunea”) online dendaren erabilera arautzen dute.
Lakariren I.F.Z. F75134593 da, bere egoitza soziala, Araba kalea 33, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)-an dago, telefono zenbakia 943133694 da eta helbide elektronikoa info@lakari.eus da. Enpresa Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 20150032 zenbakiarekin.
Lakarik, webgunearen bidez, elikadurari, kontsumo jasangarriari eta honi lotutako jarduerei buruzko aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak eta produktuak eskaintzen eta kudeatzen ditu, baita hauek online kontratatzeko eta gauzatzeko aukera eman ere.
Baldintza Orokor hauek une bakoitzean indarrean dagoen araudiari lotuta egongo dira; horrela, araudi aplikagarriak eperen edo baldintzaren bat aldatzen badu (aldaketa hori aldi baterakoa zein iraunkorra izan), bezeroak araudi aplikagarriak aitortzen dizkion eskubideak izango ditu. Aplikatzeko den araudian xedatutakoaren eta baldintza orokor hauetan aurreikusitakoaren artean kontraesanik badago, aplikatzekoa den araudian xedatutakoa aplikatuko da.
Lakarik berariaz jakinarazi du webgunea 18 urtetik gorakoentzat baino ez dela. Bezeroak adierazi du 18 urtetik gorakoa dela eta webgunearen bidez kontratuak egiteko legezko gaitasuna duela.
Lakarik berariaz jakinarazi du bere produktuak eta zerbitzuak azken kontsumitzaileei soilik merkaturatzen dizkiela.
Webgunea batez ere Espainiako estatuan bizi diren pertsonei zuzendurik dago. Lakarik ez du ziurtatzen webguneak beste herrialde batzuetako legeak betetzen dituenik, ez osorik, ez partzialki. Lakarik ez du erantzukizunik izango webgunea beste estatu batzuetan erabiltzeagatik, eta ez du ziurtatzen produktuak Espainiako estatutik kanpo bidaltzea edo zerbitzua ematea.
Lakari eta bezeroaren arteko kontratua gauzatzeko hizkuntza euskara da.
Lakari eta bezeroaren arteko kontratua burutuko den dibisa Euroa (EUR) da.
Lakarik beretzat gordetzen du bezeroaren sarbide-kontua ezeztatzeko eskubidea, baldin eta iruzurrezko ekintzak, espekulaziozkoak edo fede txarrekoak detektatzen badira webgunea edo kontratatutako zerbitzuak erabiltzean, bai eta gai horretan eskumena duten agintariei horren berri emateko ere.
Segurtasun arrazoiengatik, ezin da 1.000,00 (mila) eurotik gorako erosketarik egin.
Aplika daitezkeen prezioak webgunean adierazitakoak dira, eskaera egiten den unean. Prezioak produktu edo zerbitzu bakoitzean zehaztuta agertzen dira eta BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) edo dagozkion zergak, barne hartzen dute.
Bidalketa-gastuen zenbatekoa, hala badagokio, banakatuta adieraziko zaio bezeroari eskaera egiten duen unean.
Eskaintzak, hala badagokio, behar bezala markatuta eta identifikatuta egongo dira, eta aurreko prezioa eta eskaintzaren prezioa adieraziko dira.
Lakarik eskubidea izango du webgunean edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe egokien iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, eta produktuak eta zerbitzuak merkatuaren arabera eguneratu ahal izango ditu.
Ordainketa erosketan prozesua amaitzean egingo da, eta erosketa formalizatzeko ezinbesteko baldintza izango da. Ordainketa ezingo da, inola ere, geroago egin. Ez da onartzen ordainketa prozedura geroratuen bidez egitea, hala nola errenboltsoaren, transferentziaren edo produktua jasotzeko momentuko ordainketaren bidez egitea.
Erosketak Stripe ordainketa plataformaren bitartez egingo dira.
Nolanahi ere, erosteko prozesuan zehar aukeratzen da ordaintzeko modua, honi dagokion pantailan.
Bezeroak Lakariri jakinarazi behar dio erosketak egiteko erabilitako txartelean edo ordainbidean izandako edozein kargu desegoki edo iruzurrekoa, porta elektronikoz info@lakari.eus helbidera edo 943133694 telefono-zenbakira, ahalik eta lasterren, Lakarik dagokion kudeaketa egin ahal izateko.
Ordainbideen hornitzaileek edo igorleek iruzurraren aurkako neurriak har ditzakete, eragiketa jakin batzuk baztertzeko. Lakari ez da horrelako segurtasun-politikak aplikatzearen erantzulea izango.
Kreditu eta zordunketa txartelak eta beste ordainketa modu batzuk finantza-erakunde igorleen egiaztapenen eta baimenen menpe egon daitezke. Erakunde horiek ordainketa baimentzen ez badute, Lakari ez da erantzule izango atzerapenengatik edo ez entregatzeagatik, eta ezin izango du bezeroarekin kontraturik egin.
Produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko, botoi hauek aktibatu behar dira: “ORDAINKETA BALDINTZAK ONARTZEN DITUT”, “ORDAINDU” edo antzeko esaldiekin. Botoi hori erosketa-eskaeraren orrian agertuko da, eta Kontratazio Baldintza Orokor guztiak onartzen direla adierazten du, webgunean agertzen den bezala, produktuak edo zerbitzuak erosten diren bitartean suertatu daitezkeen aldaketak eraginik izan gabe.
Baldintza Orokor hauetan ezartzen denaren arabera, baldintza hauek onartzen diren unetik aurrera, webgunearen erabiltzailea Lakariko bezeroa izango da. Lakarik ondoren eskaini ditzaken edozein produktu edo zerbitzuak kontratazio berriaren bitarte gauzatu beharko da.
Baldintza orokor hauek berariaz onartu ondoren, Lakarik bezeroari egindako kontratazioaren justifikazioa bidaliko dio, posta elektronikoz, webguneko eremu pribatuaren bitartez edo mugikorreko aplikazioaren (“APP”) bitartez.
Lakarik jakinarazi dio, lege-arrazoiengatik, jakinarazpenak, erosketa-aginduak eta ordainketak formalizatuta dauden dokumentu elektronikoetan artxibatzen dituela transakzioak frogatzeko bitarteko bat izateko, eta horrela zerga eta merkataritza araudia betetzeko.
Bezeroak akats bat egiten badu datuak bidaltzean, hauek aldatu ahal izango ditu info@lakari.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.
Produktuak entregatzeko epea 30 egun naturalekoa da; zerbitzua entregatzeko epea ordea, gehienez 60 egun naturalekoa izango da (biak erosketa egiten den egunetik kontatua). Bezeroak ez badu eskaera adierazitako epean jasotzen, harremanetan jar daiteke Lakarirekin, mezu elektroniko bat bidaliz info@lakari.eus helbidera.
Produktuen kasuan, Lakarik bere eskaera edozein unetan eta inolako kosturik gabe baliogabetzeko aukera bermatzen dio bezeroari, betiere eskaera garraio-enpresaren esku utzi aurretik jakinarazten bada. Bestela, eskaera jaso arte itxaron beharko duzu itzulketa bideratzeko.
Produktuen kasuan, bezeroak eskatutakoa ez den beste produktu bat entregatzen bada Lakariren akats batengatik, produktua jasoko da eta zuzena emango zaio, bezeroarentzako inolako kargu gehigarririk gabe.
Produktuen kasuan, produktu bat bezero bati hautsita, kaltetuta edo egoera txarrean iristen bazaio, Lakarik egoera onean dagoen beste batekin ordezkatuko du, kargu gehigarririk gabe (produktu beraren edo baliokidearen eskuragarritasunari lotuta).
Aldaketak eta itzulketak egiteko epea 14 egun naturalekoa da.
Bezeroak kontratuan atzera egiteko eskubidea du, justifikaziorik gabe, 14 egun naturaleko epean, zerbitzua kontratatzen denetik edo, hala badagokio, produktua jasotzen denetik. Atzera egiteko epe hori zerbitzu-kontratua egin eta 14 egun naturalera amaituko da.
Bezeroak berariaz eta zalantzarik gabe jakinarazi behar dio Lakariri kontratuan atzera egiteko erabakia, webgunearen bidez, posta arruntez lehen atalean adierazitako helbidean edo posta elektronikoz info@lakari.eus helbidearen bitartez.
Produktuen kasuan bezeroak 14 egun naturaleko epean itzuli beharko ditu kontratatutako ondasunak, bidegabeko atzerapenik gabe eta egoera ezin hobean, atzera egiteko erabakia espresuki jakinarazten duen egunetik zenbatzen hasita.
Bezeroak bere gain hartuko ditu ondasunak itzultzeko gastuak, atzera egiteko eskubidea erabiliz gero.
Atzera egiteko, ezerezteko eta itzultzeko eskubidea ez zaie aplikatuko, kontsumoari buruzko araudiaren arabera, honako hauei:
Atzera eginez gero, bezeroa izango da ondasunen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua ezartzeko beharrezkoa ez den manipulazio baten ondorioz balioa gutxitzearen erantzule bakarra.
Lakarik dagokion zenbatekoa itzuliko du bidegabeko atzerapenik gabe eta, nolanahi ere, atzera egiteko erabakiaren berri eman zaionetik 14 egun natural igaro baino lehen, eskubide hori aplikagarria den kasuetan.
Ordainketa egiteko erabilitako bide bera erabiliko da. Hala ere, Lakarik itzulketa atxiki ahal izango du, harik eta produktuak jaso arte edo kontratatutako zerbitzuak ezeztatu arte.
Produktuen kasuan, hornikuntzari dagokionez gorabeherarik badago edo biltegian alerik geratzen ez bada, bezeroari jakinaraziko zaio eta eragindako produktuaren edo produktuen zenbatekoa itzuliko zaio. Lakarik dagokion zenbatekoa itzuliko du bidegabeko atzerapenik gabe eta, nolanahi ere, 14 egun natural igaro baino lehen. Ordainketa egiteko erabilitako bide bera erabiliko da. Webgunean islatzen diren produktuen eta zerbitzuen eskuragarritasunari buruzko datuak orientagarriak dira eta aldatu egin daitezke.
Produktuen bermeak une bakoitzean kontsumoaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan indarrean dagoen araudiak ezarritakoak dira. Araudi honetan ezarritako epeetan agertzen diren adostasun falten erantzule izango da Lakari. Kontratazioaren unean indarrean dagoen araudiak kontsumitzaile eta erabiltzaileei bermatzen dizkien eskubide guztiak bermatzen dira.
Bezeroa behartuta dago webgunea eta bertan aurkitutako zerbitzuak zilegi den moduan erabiltzera, bere eremu pribatuak eta online denda berariaz aipatuz, indarrean dagoen legeria urratu gabe, eta hirugarren pertsonen eta Lakariren eskubideak eta interesak kaltetu gabe.
Bezeroak kontratazio-formularioak betetzean emandako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna bermatzen du, Lakariri kalterik ez eragiteko.
Baldintza orokor horietakoren bat betetzen ez bada, Lakarik zerbitzuak kendu edo ezeztatu ahal izango ditu bezeroari aurreabisurik eman beharrik gabe, eta horrek ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik emango.
Erreklamaziorik edo kontsultarik egin nahi izanez gero, bezeroa edo erabiltzailea Lakariko Bezeroen Arretarako Sailarekin harremanetan jarri daiteke, helbide honetan: Araba kalea, 33, 20800 Zarautz, (Gipuzkoa), 943133694 telefono zenbakira deituz edo info@lakari.eus helbide elektronikora idatziz.
Lakarik beretzat gordetzen du Kontratazio Baldintza Orokor hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea. Aldaketa horiek ez dute eraginik izango dagoeneko abian diren eskaeretan.
Lakarik bere betebehar guztiak edo batzuk betetzea eten egingo da, baldin eta betetzea eragozten edo atzeratzen duen ezusteko edo ezinbesteko kasuen bat gertatzen bada. Honako hauek joko dira halakotzat, bereziki, zerrenda mugatzailea izan gabe: gerra bat, pandemia bat, matxinadak, matxinada sozialak, edozein motatako grebak eta Lakariri egotzi ezin zaizkion hornidura-arazoak.
Webgunearen bidez produktuak edo zerbitzuak erosteak esan nahi du berariaz ezagutzen eta onartzen direla webgunean jasotako “Lege Oharra” eta Lakariren “Pribatutasun Politika”.
Agintari eskudunak emandako ebazpen irmoz baldintza hauetako bat baliogabetzat eta ondoriorik gabekotzat jotzen bada, betetzea ezinezkoa bada edo Zuzenbidearen aurkako bada, gainerako klausulek indarrean jarraituko dute, eta deuseztasun-deklarazio horrek ez du eraginik izango, eta horrek ez du ekarriko gainerako klausula edo kontratua baliogabetzea edo ezin aplikatzea. Alderdiek fede onez adostuko dute hitzarmena behar bezala garatzeko beharrezkoa den edozein zuzenketa.
Kontratazio Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriaren menpe daude. Aurrekoa gorabehera, Espainian bizi ez den kontsumitzaileak ohiko bizilekua duen herrialdeko Zuzenbideko xedapenek bermatzen dioten babesa ere izan dezake.
Alderdiak, gatazka ebazteko eta beste edozein foruri uko egiteko, bezeroaren egoitzako epaitegi eta auzitegietara joko dute, betiere Espainiar estatuan badago.
Gainerako kasuetan, Lakari Koop. Elk. Txikia eta erabiltzailearen edo bezeroaren artean ezarritako harremanak aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Araudi horrek alderdiei eskumenpean jartzeko aukera aurreikusten dien kasuetan, Azpeitiko (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien menpe jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote egokitu dakiekeen beste edozein eskumenari.
Kontratatzeko Baldintza Orokorrak: 1.0 bertsioa, indarrean 2021eko urriak 1etik.
Laguntzailea
ARABA KALEA 33,
20800 – ZARAUTZ
943 13 36 94
jaki@lakari.eus