Kooperatiba, elkarte edo bestelako enpresa bat zara eta zure kideen artean elikadura osasungarria sustatu nahi duzu?

Jaki tresna digitala kolektiboen beharretara egokitu dugu: norbere errezetak igotzeko eta lankideen artean elkarrizketak mantentzeko foroa sortu ditugu. 350 errezeta inguruko datu-basea, asteko menua eta erosketarako planifikatzailea eta beste hainbat erreminta ere eskaintzen ditugu.

Beraz, elikadura osasungarria zure kolektiboaren neurrira antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Eskatu aurrekontua

Jaki tresna digitala askotariko kolektiboentzat (taldeak, enpresak, jantoki kolektiboak, eskola-jantokiak...) egokitu daiteke. Honen bidez asteko menu osasungarri modu errazean prestatu daitezke eta erosketa planifikatu.

Jolastuz ikasi

Dakizunez, Jaki elikadura osasungarrian oinarritzen da eta, gainera, zure asteko elikaduraren antolaketa errazteko helburua ere badu.

Planifikazio panela eta fitxak jaitsi ditzakezu zure egunerokoan elikadura osasungarria antolatzen hasteko. Jolas modura ere erabil dezakezu etxeko haurrekin edo eskolan!

Jaitsi panela eta fitxak

image/svg+xml

Laguntzailea

ARABA KALEA 33,
20800 – ZARAUTZ
943 13 36 94
jaki@lakari.eus